Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/06/07
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Lasarte-Oriako Udala: "Lasarte-Oria - Donostia bateragarri egiteko plana"-ren aldaketaren jende aurreko erakustaldia 

DEPARTAMENTUA:  Hirigintza, Obrak eta Ingurumena

GAIA:  “A.33 Teresategi” eremuari eta Donostiako “AÑ.10 Recalde (II)” eremuari eta HAPOko bide-sistema orokorrari dagokienez Lasarte-Oriako eta Donostiako udalerriak bateragarri egiteko plana"-ren aldaketaren jendeaurreko eraskustaldia

ERAKUSTALDIA:  2018-05-24tik      2018-07-27ra

INTERESATUAK:  Orokorra

IRAGARKIA: Udalbatzarrak 2018ko maiatzaren 8an hartutako erabakiaren bidez, hasierako onespena eman zitzaion Lasarte-Oriako arau subsidiarioetako “A.33 Teresategi” eremuari eta Donostiako “AÑ.10 Recalde (II)” eremuari eta HAPOko bide-sistema orokorrari dagokienez Lasarte-Oriako eta Donostiako udalerriak bateragarri egiteko planaren aldaketari, zeina Gaizka Perosterenea Arregi arkitektoak eta Olatz Mercader Etxabe abokatuak 2017ko ekainean idatzia baita.

Onespen hori hasierako onespeneko dekretuan jasotzen diren zenbait gogoetaren arabera eman da.

Behin betiko onespena eman aurretik, Testu Bateratu bat aurkeztu behar da, zeinetan jasoko baitira hasierako onespenaren dokumentua eta, harekin batera, hasierako onespeneko kontsiderazioak eta, kasua hala bada, administrazio sektorialek bidalitako indikazioak edo kontsiderazioak eta informazio publikotik ondorioztatzen direnak.
 
Honako iragarpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta El Diario Vasco egunkarian argitaratzen den egunaren hurrengotik kontatzen hasi eta berrogeita bost (45) eguneko epean, espedientea publikoarentzat ikusgai jarriko da Udal honetako Obrak eta Hirigintza Departamentuaren bulegoetan, alegazioak formulatu ahal izateko, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Lege ekainaren 30ekoak 90. artikuluan xedatzen duenaren arabera.

DOKUMENTAZIOA IKUSI:


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telef: 943376055, Faxa: 943372659 P2009500F | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria