Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/10/01
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Web Berria 

Lotura:  http://www.lasarte-oria.eus/eu
Web Berria

Udalaren webgune berria Jesus Zaballos alkateak aurkeztu zuen, Lourdes Acevedo arloko zinegotzia, kabineteburua eta informatikako teknikari munizipala lagun zituela. Webgune honek lehendik zeuden webgune munizipalak bateratzen ditu, haien estruktura eta diseinua modernizatuta, eta irisgarritasunari buruzko Europako araudia betetzen du.

Webgune berria Adimeda enpresari haren prestaketa 15.488 euroan kontratatzearen emaitza da, Diputazioak Gipuzkoako udalen eskura jartzen duen erremintara moldatua. Haren diseinua bat dator udalaren gaur egungo irudi grafikoarekin, eta irisgarritasunaren arloko Europako araudiari egokituta dago, ahalik eta herritar gehienengana irits dadin bilatuz.

Webgunea, gainera, responsive da; alegia, hara iristeko erabiltzen den ekipora moldatzen da. Alkatetzatik jabetzen dira gero eta ohikoagoa dela jendea webgunera mobilaren eta tableta baten bitartez sartzea, eta, beraz, beharrezkoa zela errealitate horretara egokitzea.

Herritarrek beren etxeetatik edo beren telefonoetatik eskuratu ahalko dituzten informazio, zerbitzu eta dokumentu guztiak biltzen ditu webguneak. Udalak gaur egun on-line eskaintzen dituen zerbitzuetara sartzeko atea ere bada.

Gardentasunari eta herritarren partaidetzari buruzko informazioaren presentzia indartu egin da, hartara iristeko bide hobe bat irekita. Albisteei eta agendari buruzko atala ere hobetu egin da, orain ikusgarriagoak eta osatuagoak direlarik.

Beste berritasun bat da udalbatzako kide bakoitzaren informaziorako sarbidea (curriculuma eta ondasunen deklarazioa) edo alkatearen agenda eta udalarekin eta haren arloekin komunikatzeko kanalen hobekuntza.

Zaballosek webgunean barrena nabigatzera gonbidatu zituen herritarrak, menu zabal baten bitartez haren ataletako bakoitzarekin ohituz joan daitezen.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telef: 943376055, Faxa: 943372659 P2009500F | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria