Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2015/10/27
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Hobekuntzak udal kirol zerbitzuetan 

Udal Kirol Zerbitzuen eskaintza eta erabiltzaileen erosotasuna hobetzea helburu izanik Lasarte-Oriako udalaren kirol instalazioetan hainbat berrikuntza egiten ari dira:

  • Takilak ixteko norberaren giltzarrapoa erabiltzea bultzatuko da, euroarekin eta giltzarekin ibiltzea baino askozaz ere erosoagoa delako.
  • Lasarte-Oriako udal kirol instalazioen sarrera kudeatzeko hatz-markaren erabilera baliatzen hasi dira; hatz-marka udal kiroldegiaren bulegoan hartzeko eguna asteazkenetan finkatu da, jendea artatzeko ordutegian.
  • Aurrerantzean bazkideentzat kirol txartel berriak erabiliko dira Buruntzaldea mailan, txartel hauek kirol instalazioen sarrera kudeatzeko gertutasuneko txipa dute eta erabiltzailearen argazki digitala daramate inprimatua; txartelak gutxienez 5 urteko iraupena du. 

| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telef: 943376055, Faxa: 943372659 P2009500F | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria