Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2015/10/27
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Udaltzaingoa 943 362442 - Lapurretei buruzko aholku eta gomendioak 

Lapurretarik gertatuz gero nola jokatu jakitea garrantzitsua da ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen. Egoera horiek ez gertatzeko aholkuak ematen dizkizugu, eta lapurtzen badizute nola jokatu behar duzun adierazten.

Lapurretarik ez gertatzeko aholkuak

Lapurretaren biktima ez izateko zenbait jokaera hartu behar da kontuan. Gasteizko Udaltzaingoak zenbait aholku ematen digu gaizkileen jarduna eragotz dezagun kalean, etxean, autoan zein establezimenduetan.

Kalean

  • Ahal dela, ez ibili leku bakarti edo argitasun gutxikoetan.
  • Behar duzun dirua baino ez ezazu eraman, eta hainbat sakelatan banatuta.
  • Ez itzazu bistatik galdu zeure gauzak.
  • Poltsa aurrealdean gurutzatuta eraman ezazu.
  • Saia zaitez kutxazain automatikoak bulego orduetan erabiltzen; erabil itzazu bulego barruko kutxazainak, eta ez ahaztu atea blokeatzeaz barruan zauden bitartean.
  • Eska ezazu laguntza oihuka erasotzailea beldur dadin eta beste pertsona batzuen arreta erakartzeko.
  • Ez ezazu kaleko salmenta onartu, ez eta saltokietatik kanpo eskaintzen dizkizuten loreak edo bestelako objektuak. Horien jatorria eta kalitatea zalantzazkoak dira, eta iruzurra dira.

Etxean

  • Etxetik kanpo irteten zaren guztietan itxi ezazu atea giltzaz.
  • Saia zaitez etxean objektu baliodunik ez metatzen, eta halakorik baduzu egin ezazu inbentarioa.
  • Ezkuta ezazu dokumentazio garrantzizkoa, batez ere zure sinadura duena (aurrezki-libretak, ordain-txartelak...).
  • Ez utzi ezezagunei sartzen; zerbitzu teknikoen kasuan, eska iezaiezu ziurtagiria eta egiazta ezazu horren balioa enpresara telefonoz deituz.
  • Etxetik irteten zarenean, denbora gutxirako bada ere, egiazta ezazu ate guztiak (baita garajekoa ere) eta leihoak ondo itxita daudela.
  • Alda ezazu sarraila etxebizitza berri batera aldatzen zaren bakoitzean, giltzak galdu dituzunean edo etxean lanak egin eta langileren batek giltzak erabili dituenean.
  • Bizilagun baten etxean ezer arrarorik antzemanez gero dei ezazu Udaltzaingora.
  • Etxera iristean sarraila bortxatu dutela ikusten baduzu, ez zaitez sar: hatz markak ezaba zenitzake, edo lapurrak barruan aurkitu. Dei ezazu Udaltzaingora berehala.
  • Ez ezazu jendaurrean aipatu oporrak egitekotan zarela eta etxea hutsik geratuko dela.

Autoan

  • Ez ahaztu ateak, maletategia, kapota eta leihatilak behar bezala itxita uzteaz.
  • Saia zaitez ibilgailua argiztatuta dauden eta jendea dabilen lekuetan aparkatzen, edo horretarako egokitutako aparkalekuetan.
  • Garaje komunitario batean aparkatzen baduzu, sartzean eta irtetean egiazta ezazu bertako atea guztiz itxita geratzen dela. Pertsona susmagarririk ikusiz gero, ez izan zalantzarik Udaltzaingora deitzeko (943 362442).
  • Inoiz ere ez utzi etxeko giltzak edo garajeko agintea ibilgailuaren barruan.
  •  

  • Irrati-tresna finkorik baduzu, estal ezazu. Ateratzeko modukoa bada, ken ezazu, segurtasun handiagoa izateko.
  • Ez utzi baliodun gauzarik bistan (ezta atzealdeko erretiluan ere), ez eta barruan tresna teknologikoak daudela sala dezakeen gailurik ere (Pda, nabigatzaile edo ordenagailu euskarriak...).
  • Joka ezazu diskrezioz maletategian baliodun gauzak sartzerakoan.
  • Erosketa azkarrik egiten baduzu, ez utzi ibilgailua martxan eta ateak irekita dituela.
  • Semaforoetan, gasolindegian edo bestelako lekuetan gelditzen zarenean, erne egon zaitez, eta saia zaitez leihoak igota eta ateak blokeatuta edukitzen, lapurretak eragozteko.
  • Bidaiarik egiten baduzu, eta aldi baterako hiritik kanpo bazoaz, ez utzi ibilgailua luzaro leku berean aparkatuta, norbaitek lekuz aldatzea komeni da, abandonatuta dagoela pentsa ez dezaten.
  •  

Neurri horiek hartu arren ibilgailua edo barruko gauzak lapurtzen badizkizute, saia zaitez ibilgailua eta eragindako zatiak ez ukitzen, eta jo ezazu Udaltzaingoaren komisaldegira gertaera salatzera. Bete itzazu udaltzainekemandako jarraibideak eta aholkuak.

Establezimenduetan

  • Jar itzazu ixteko sistema ziurrak, baina larrialdirik gertatuz gero pertsonak irtetea ahalbidetzen dutenak.
  • Instala ezazu kanpotik ikus daitekeen zaintza sistema bat.
  • Itxi aurretik egiazta ezazu aretoaren barruan ez dela inor geratzen.
  • Konekta itzazu alarma sistemak.
  • Eduki itzazu fatxadako argiak piztuta ixteko orduan, sarrailak eta pertsianak manipula ditzaten eragotziko duzu.
  • Establezimenduak aukera ematen badu, sarreran txirrina edo irekitzeko kontrola jartzea komeni da.
  • Alarma isileko pultsadorea jartzea komeni da.
  • Baliteke komeni izatea kamerak jartzea, zaintza errazteaz gain erasotzeko asmoa ken baitezake horrek.
  • Salgai dauden artikuluei babes sistemak jartzea komeni da.
  • Ez da komeni azken ordura arte itxarotea kutxa egiteko, hobe da egitea jendea oraindik lanean ari denean, eta publikoaren ikusmenetik kanpo.
  • Dendaren ezaugarrien arabera, baliteke komeni izatea irekitzeko sistema kodifikatu eta geroratua duten segurtasun kutxak jartzea, eta ikusteko moduko leku batean adieraztea establezimenduko langileek ez dutela hori irekitzerik.
  • Ebakuazio plano bat jartzea komeni da, beharrezkoa bada, suhiltzaileek edo Udaltzaingoak esku hartzea erraztuko baitu.

Zer egin lapurretarik izanez gero

  • Ohartarazi berehala Udaltzaingoa, eta helbide zehatza eta telefono bat adierazi.
  • Beharrezkoa bada, eska ezazu laguntza medikoa 112 larrialdietarako telefonoan.
  • Ez ezazu ezer ukitu, Udaltzaingoaren ikerketa zailduko baitzenuke.
  • Ez iezaiozu inori sartzen utzi lapurreta izan den lekuan.
  • Ez hartu jarrera heroikorik, pertsonen segurtasuna da garrantzitsuena.
  • Errepara iezaiezu erasotzailearen ezaugarriei: adina, garaiera, ilearen kolorea, azentua, janzkera, norantz egin duen ihes eta abar.
  • Informazioa zenbat eta zehatzagoa izan, handiagoak izango dira gaizkilea aurkitzeko aukerak.
     

     


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telef: 943376055, Faxa: 943372659 P2009500F | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria