Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/02/06
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Horkonpon app 

Lotura: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.kubbit.horkonpon
GooglePlay
Google App Store

Google App Store

Lotura:  https://itunes.apple.com/es/app/horkonpon/id860821031?mt=8
Apple AppStore
Apple App store

Apple App store

HorKonpon app

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin garatutako smartphonentzako aplikazio bat da HorKonpon, librea, doakoa eta publizitaterik gabekoa. Android 2.2 edo berriago eta Apple iOS 6.1 edo berriagoekin dabil.

Nola Erabili

Euskaraz edo gaztelaniaz erabil daiteke, oso modu errazean: gure herriko kaleetan arazo edo matxuraren bat ikusten baduzu, HorKonpon erabilita udalari matxuraren berri emateko aukera izango duzu. Zure smartphoneko GPSa erabilita, HorKonpon-ek arazoaren kokapen zehatza emango dio udalari (horrenbestez, GPSak martxan egon behar du).

Matxuraren berria era anonimoan zein identifikatuan igorri zenezake. Identifikatzen bazara (telefono-zenbakia edota posta elektronikoa) eta jakinarazpenak jasotzea aukeratzen baduzu, udala saiatuko da zurekin harremanetan jartzen, arazoari emandako irtenbidearen berri emateko (edo, beharrezkoa balitz, informazio gehiago biltzeko).


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telef: 943376055, Faxa: 943372659 P2009500F | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria